Komunikazio Ez Bortitzeko III. Uda Jaialdia

INGURUNEA

Jaialdia Piñuecar, Buitrago de Lozoya, Madrilen ospatuko da “Nueva Tierra” gunean.

Kanpamendua Madrilgo mendi zerraren bihotzean kokatzen da, ingurune natural ederrean, udako klima lehor eta temperatura atseginekin.

Esparruko igerilekuak eta gertuko zingirak freskatzeko aukera ematen dute.

OSTATUA

Ostatua zurez eraikitako etxola zabaletan izango da. Hauek, isolamendu termikoa dute eta bakoitza 8 plazatakoa izango da, 4 ohatzekin.

Nahiago baduzu, zure kanpin denda ekarri dezakezu eta kanpamendu barruan horretarako prestatuta dauden guneetan akanpatu ahal izango duzu.

 

JANARIA

Egonaldi guztian zehar, menu arraultz-esneki- begetarianoez gozatu ahal izango duzu. Hauek, beharrezko ekarpen nutrizionalak aintzat hartuta prestatuko dira. Egunero, kanpamenduan bertan prestatutako etxeko janaria izango da. Gosariak, bazkariak eta afariak partekatutako mahietan izango dira, jangela amankomun batean. Osasun arrazoiengatik, ezin izango dira jangelatik atera, ez mahai, ez aulki ezta erretailurik ere.

IZEN-EMATEA

Plazarik gordetzea nahi izan ezkero, bete ezazu, mesedez, jarraian datorren galdetegia, eta familia kide bat baino gehiago bazarete, kide bakoitzeko bana. Azkenik, bidali iezaguzu ordainketaren ordainagiria festivalcnv@gmail.com posta elektronikora eta zure plaza egiaztatuz erantzungo dizugu.

 

Titularra: Asociación para la Comunicación NoViolenta

Banketxea: Triodos Bank

KONTU ZENBAKIA: 1491 0001 24 2009326824

IBAN: ES11 1491 0001 2420 0932 6824

ADI: Ondoren agertzen diren prezio guztiak BEZ-atik salbuetsita daude. Bazkide ez bazara, %21 gehiago ordaindu behar izango duzu. 

PREZIOAK: orri hau egiten ari gara

Apirilaren 25ean aurreratutako salmentako izen-emate epea irekiko da. Epe honetan %15-eko deskontua aplikatuko zaio prezioari.

Prezio hauetan jarduera eta tailer guztiak sartzen dira, baita uztailaren 23-tik 30-a arte ostatu, gosari, bazkari eta afariak ere.

ERRESERBA

Ordainketa egiteko zailtasunak dauzkatenentzat, ordainketa bitan edo hiru epetan zatikatzeko aukera dago. Zure kasua bada, eta deskontua aplikatzeko aurretiazko salmentako izen-emate epean erreserba egin baduzu, apirilaren 30a baino lehen gutxienezko 100€-ko diru-sarrera eskatzen dugu. Kontsulta iezaguzu!

BOLONDRES BEZALA PARTE HARTU NAHI DUZU?

Lagundu nahi duten pertsonentzat edota jaialdia ordaindu ezin duten pertsonentzat jaialdian 15 boluntario-plaza eskaintzen ditugu. 

Zure kasua bada, zure formularioan “bolondres-plaza eskatzen dut” laukia aukeratu eta zuri gehien egokitzen zaizun jarduera elkarrekin baloratuko dugu. Batez ere sukalderako eta umeekin egoteko pertsonak behar izango ditugu  programan.

Boluntario-plazaren prezioa 189€-ekoa da. Eguneko 3 orduko lanaren truke, goizeko zein arratsaldekoak, kanpamenduaren jarduera guztietako sarrera, ostatua eta janaria eskeintzen du.  

ZER DA KEB?

Komunikazio ez bortitza (KEB), Marshall Rosembergek garatutako modelo bat da. Adierazpen zintzoan eta entzumen enpatikotik abiatuta lortzen den konexioan oinarritzen da. Bihotzetik ulertu eta ulertu arazteko, behaketa, sentimentuak eta beharretan jartzen du atentzioa. Honek, bai norberan eta baita besteekiko hartuemanetan ondorio onuragarriak dakarzki. Modelo honi esker, eskaera zehatzak egin ditzazkegu, etiketak eta aurreiritziak ezartzen dituen lengoai aztertzailea alde batera utziz, alderdi guztiak irabazten duten soluzioak bilatuz.

EGITARAUA

Jaialdia, uztailaren 23an, igandea, arratsaldez hasiko da eta aste osoan zehar, KEBaren inguruko hainbat lan talde eta sesio eskaiñiko dira.

Uztailaren 23an, 19:00etatik aurrera, ongietorria eman eta kanpamenduan kokatzen lagunduko  dizun mahai bat egongo da. 21:00ak aldera, afaltzeko bilduko gara.

Afaldu eta ondoren, jaialdiko animaziorako lehen ekintza izango dugu.

Jaialdia, uztailak 30ean, bazkal ostean amaituko da.

Aste osoko ordutegia ondoren zehazten da:

 

Ordua Ekintza
8:00-9:00 Esparru irekia: estiramenduak, yoga, meditazioa,…
9:00-9:30 Gosaria
10:00-10:45 Talde tokapeta
11:00-13:30 KEBeko lan taldeak
13:30-14:30 Enpatia saioak/denbora librea
14:30-15:15 Janaria
15:30-17:00 Ekintza irekia/denbora librea
17:00-19:45 KEBeko lan taldeak
20:00-20:45 Doluak eta ospakizunak
21:00-21:45 Afaria
22:30-00:00 Animaziorako eremu irekia